Akademiaren Jakitunak

Etxenike Landiribar, Pedro Miguel

Fisikaria (Materia kondentsatua), Jakiundeko Ohorezko Presidentea

Pedro Miguel Etxenike Landiribar (Isaba, 1950). Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU); gainera, Jakiundeko lehen presidentea, Donostia International Physics Centerreko presidentea eta CIC Nanoguneko presidentea. Post-doctoral Oak Ridge National Laboratory delakoan, eta nordita fellow, Lund eta Kopenhage hirietako unibertsitateetan. Cambridgeko Unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan doktore.

300 lan baino gehiago argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan. Honako hauek ditu ikerketa-lerro: materia kondentsatuaren fisika; mikroskopia elektronikoa, eta kargek eta erradiazioak materiarekin duten interakzioa.

Batzorde Trilateraleko eta MAPFRE Norte-ko kidea.

1980tik 1983ra, Hezkuntza sailburua izan zen. 1983tik 1984 arte, Hezkuntza eta Kultura sailburua eta Eusko Jaurlaritzaren eleduna. Overseas fellowa izan da Churchill College-n, eta irakasle bisitaria Cambridgeko Cavendish Laboratory-n. Amerikako Fisikako Elkarteko eta Zientziaren Aurrerapenerako Amerikar Elkarteko fellowa, eta Natur eta Zientzia Zehatz eta Fisikoen Errege Akademiaren kide.

Jaso dituen sariak: Munibe, Euskadi, Dupont, Vianako Printzea, Asturiasko Printzea, Max Planck, Iberdrola, Blas Cabrera Sari Nazionala, Manel Xifra Boada eta Sabino Arana. Jaso dituen beste batzuk: Alfontso X.a Jakitunaren Gurutze Handia, EHUko Urrezko Domina, Donostia Hiriko Urrezko Domina, Espainiako Fisikako Errege Elkartearena, Gipuzkoako Urrezko Domina eta Nafarroako Domina. Honoris Causa Doktorea, Valladolideko Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Doctor of Science, Cambridgeko Unibertsitatean, eta Belgikako Zientzien, Letren eta Arteen Akademiako atzerriko kide. Euskaldun Unibertsala izendatua, 1998an. Isaba herriko Seme Kutuna.

Elkarrizketa Euskonews

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top