Akademiaren Jakitunak

Garrido Martínez, José Antonio

Industria ingeniaria

José Antonio Garrido Martínez (Santander, 1940). Industria-ingeniaria, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan. Industria-ingeniaritzan doktorea, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan. Enpresa Ikasketen Institutuan (IESE) graduduna, Goi Zuzendaritzako Programan. Deustuko Unibertsitateko irakasle berezia.

Orotara, 50 artikulu baino gehiago argitaratu ditu hainbat aldizkaritan; Espainiako eta nazioarteko batzarretan hartu du parte, bai eta Iberdueroko eta Iberdrolako proiektu askotan jardun ere.

IBERDROLAko presidenteorde izan da, eta GAMESAko presidente. Egun, bere lanbide-jardueran jarraitzen du, eta zera da: Bilbo Metropolitarra Birbizteko Elkartearen (Bilbao Metropoli-30) presidentea; sektore elektrikoarekin, energetikoarekin eta enpresa-aitzindaritzakoarekin lotutako alderdien gaineko nazioko eta nazioarteko aholkulari-kontsultari; Altuna Fundazioko presidentea eta Fundación Encuentroko presidenteorde ohia; COTEC Fundazioaren Patronatuko kide; Espainiako Ingeniaritzako Errege Akademiako kide oso; GTD-ko (softwareko ingeniaritza) kontseilari; MAPFRE Norteko eta MAPFRE Empresaseko kontseilari ohi, eta Grupo AMESAko kontseilari ohi.

Bilboko ohorezko kontsula da; Erromako Klubeko Espainiako Taldeko kide, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Oso.

Sari franko jaso ditu: Vasco-Press Saria, Puig Adam Domina (Fundación para el Fomento de la Innovación); Deustuko Unibertsitateko Urrezko Domina; EUREKA egunkariak emandako Ejemplar Carrera Profesional Saria; gainera, Honoris Causa Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top