Akademiaren Jakitunak

Haritschelhar, Jean

Hizkuntzalaria eta idazlea

Jean Haritschelhar Duhalde (Baigorri, 1923 - Miarritze, 2013). Jaioterriko eskolan egin zituen lehen ikasketak. Ondoren, Baionan, Mont-de-Marsanen, Tolosan, Saint-Cloud Goi Eskola Normalean eta Sorbonan ikasi zuen. Letretan doktore da Bordeleko Unibertsitatean, Le poète souletin Pierre Topet-Etxahun eta L'oeuvre poétique de Pierre Topet-Etxahun tesiengatik.

Arlo profesionalari dagokionez, Agengo lizeoko irakasle izan zen 1952tik 1959ra; CNRSko (Ikerketa Zientifikoen Frantziako Kontseilua) agregatua, 1959tik 1962ra; Bordele III Unibertsitateko espainierako irakasle laguntzailea, 1962tik 1969ra; eta Euskal Hizkuntza eta
Literaturako katedraduna 1969tik 1986ra. Baionako Euskal Museoaren zuzendari izendatu zuten 1962an. Urte berean, Euskaltzaindiak osoko kide izendatu zuen.

1966tik 1988 arte, Euskaltzaindiko presidenteorde izan zen, eta, 1989an, presidente hautatu zuten.

Bere herriko (Baigorri) alkate izan zen, 1971tik 1980 arte.

1988an, Honoris Causa Doktore izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU).

2010ean, Honoris Causa Doktore izendatu zuen Urrutirako Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UNED).

Elkarrizketa Euskonews

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top