Akademiaren Jakitunak

Lafourcade, Maïté

Legelaria (Zuzenbidearen historia)

Maïté Lafourcade (Baiona, 1934). Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateko irakasle emeritu; Baiona-Angelu-Miarritzeko Diziplina Anitzeko Fakultateko irakasle, haren sorreratik; unibertsitate horretako Euskal Ikasketetako Ikerketa Zentroaren sortzailea eta zuzendaria.

Zuzenbidean lizentziaduna Bordeleko Unibertsitatean; Zuzenbide Pribatuko eta Zuzenbidearen Historiako goi mailako ikasketen diplomak, Parisko Unibertsitatean. Doktore tesia Les contrats de mariage du pays de Labourd sous le règne de Louis XVI. Étude juridique et sociologique.

Eusko Ikaskuntzako Zuzenbide sailarekin elkarlanean aritu da; besteak beste, lau obra argitaratuta: La pratique actuelle du droit coutumier au Pays basque; La frontière franco-espagnole, lieu de conflits interétatiques et de collaboration interrégionale; 1492-1992. L'exode des Juifs d'Espagne vers Bayonne. Des rives de l'Ebre et du Tage vers Bayonne; eta La frontière des origines à nos jours.

Haurtzaroa Babesteko Euskal Herriko Elkarteko idazkari nagusia; Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko ohorezko kide, eta Eusko Ikaskuntza-Iparraldeko presidenteorde, haren sorreratik.

67 artikulu idatzi ditu; 61 Euskal Herriari (Iparraldea) buruz. Urtero, Euskal Zuzenbideari buruzko ikastaro bat ematen die Euskal Ikasketen karrerako ikasleei, Baionan.

Palma Akademikoen ofiziala da; baita Merituaren eta Dedikazioaren Frantziako Urrezko Gurutzearen jabe ere. Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Giza, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria (2006), eta Sabino Arana Fundazioaren Saria (2011) jaso ditu.

Elkarrizketa Euskonews

Hautetsitako kide osoak

Karguagatiko kide osoak

Ohorezko jakitunak

Kide urgazleak

Kide urgazle gazteak

Aintzinako kideak

top