Miguel Sánchez-Ostiz (Iruñea, 1950). Zuzenbidean lizentziaduna, Nafarroako Unibertsitatean; abokatu gisa jardun zuen lanean, kazetaritzari eta literaturari lotu aitzin.
1977tik, zenbait komunikabiderekin elkarlanean aritu da, iritzi-artikuluak, bidaia-kronikak edo literatura-kritikak idatziz. Iritzi-sail bat du Diario de Noticias de Navarra egunkarian, eta literatura-kritika idazten du Madrilgo ABC egunkarian. Halaber, argitalpen kritikoak egin ditu; erakusketen hitzaurreak eta katalogoak ere bai, eta, gainera, hitzaldi ugari eman ditu Espainiako unibertsitateetan.
Era guztietako generoak ditu bere literaturan: olerkiak, eleberriak, bidaia-kronikak, biografiak eta saiakera. Hona azken tituluetako batzuk: No existe tal lugar (1997); Palabras cruzadas (1998); El vuelo del escribano (1999); La flecha del miedo (2000); Derrotero de Pío Baroja (2000); Los barruntos de la botica (2000); La marca del cuadrante, Poesía 1979-1998 (2000); El corazón de la niebla (2001); La casa del rojo, Diarios 1995-1998 (2001); En Bayona, bajo los porches (2002); Última estación, Pamplona (2002); Peatón de Madrid (2003); La Nave de Baco (2004); Liquidación por derribo. Diarios 1999-2000 (2004); El piloto de la muerte (2005); La isla de Juan Fernández (2005); Pío Baroja, a escena (2006); La calavera de Robinson (2006); Tiempos de tormenta (2007), eta Cuaderno boliviano (2008).
Sari ugari jaso ditu: Kritika Sari Nazionala (1998), Euskadi Literatura Saria (1989), Herralde Saria (1989), Kulturako Vianako Printzea Saria (2001), Saiakerako Euskadi Saria (2010), eta Literatura Sari Nazionaleko finalista izan da anitzetan.
Elkarrizketa Euskonews