JAKIN-MINA 2018-2019 NAFARROA ziurtagiri banaketa ekitaldia

JAKIN-MINA 2018-2019 NAFARROA ziurtagiri banaketa ekitaldia

JAKIN-MINA 2018-2019 ziurtagiri banaketa Nafarroako Jauregian izan zen maiatzaren 10ean. Ekitaldian Nafarroako Gobernuko Maria Solana Hezkuntza sailburuak banatu zituen ziurtagiriak, JAKIUNDEko lehendakaria, Jesus Ugalde, eta Nafarroako bi unibertsitateetako errektoreordeak ondoan zituelarik: Ramón Gonzalo, UPNA/NUP-eko ikerketa errektoreordea (goiz horretan jakinarazi zen unibertsitate horretako errektore izango zela aurrerantzean) eta Iciar Astiasarán, Nafarroako Unibertsitateko errektoreorde, JAKIUNDEko kide eta Iruñeko zikloko aurkezlea. Bertan izan ziren halaber Nora Alonso, Iden-Biotechnology enpresako CEO, Tuterako zikloko aurkezle eta JAKIUNDEko kidea, eta Irantzu Vázquez, JAKIN-MINA NAFARROA babesten duen Nafarroako Kutxako Fundazioaren Hezkuntza eta Kultura saileko arduraduna.

Ziurtagiria jaso eta gero Nafarroako Palazioko areto nagusietako batean freskagarriak hartu zituzten ikasle-irakasleek eta gainerako bertaratutakoek.

Nafarroako JAKIN-MINA 2018-2019 egitasmoan, DBH 4. mailako 86 neska-mutilek hartu dute parte: 59 ikaslek Iruñean eta 27 ikaslek  Tuteran.  Azpimarragarria da 86 parte hartzaileen artean 21 mutil zeudela eta 65 neska. Azkenean 66 ikaslek jaso dute ziurtagiria, bost hitzaldiz osaturiko zikloen bost edo gutxienez lau hitzaldietan parte hartzeagatik.

Iruñeko zortzigarren edizioa izan da honako hau, eta bigarrena Tuterakoa, eta 15 ikastetxetako ikasleek hartu dute parte bertan. 2018-2019 edizioan parte hartu duten ikastetxeak, honakoak: Altsasuko institutua, Amazabal (Leitza), Andra Mari Ikastola (Etxarri Aranatz), Argia Ikastola (Fontellas), Askatasuna (Burlata), IESO Azagra-Reyno de Navarra (Azagra), Iruñeko IES Navarro Villoslada eta Liceo Monjardín, Pedro de Atarrabia (Atarrabia), Iruñeko Plaza de la Cruz, San Cernin eta Santa Teresa, Toki Ona (Bera), Valle del Ebro (Tutela) eta Zizurreko institutua. 

JAKIN-MINA 2019-2020 edizioaren deialdia urrian iritsiko da ikastetxeetara.

Mostrando elementos 1 a 21 de 165
top