Tejada Palacios, Javier
Hautetsitako kide osoak
Fisikoa (Materia kondentsatua)
Javier Tejada Palacios (Castejón, 1948). Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna, Bartzelonako Unibertsitatean. UBX Laborategiko zuzendaria. Bera kide duten erakundeak: Fisikako Espainiako Errege Elkartea, Societat Catalana de Física, New Academy of Sciences, eta American Physical Society.
Lorpen zientifikorik aipagarrienak: magnetizazioaren tunel efektuaren lehen ebidentzia esperimentala (1992), espinaren tunel erresonatzaile efektuaren aurkikuntza (1996), deflagrazio magnetiko kuantikoaren aurkikuntza (2006) eta tunel kuantiko efektuaren aurkintza I motako supereroaleetan (2011).
Europako eta Amerikako unibertsitate askotan aritu da irakasten eta ikertzen. 300 lan espezializatu argitaratu ditu nazioarteko hainbat aldizkaritan, eta 250 artikulu baino gehiago zenbait egunkaritan. Bost liburu idatzi ditu; haietako bi, dibulgazio zientifikokoak. Eta gonbidatutako ehundik gora hitzaldi eman ditu nazioarteko batzarretan, unibertsitateetan eta ikerketa-zentroetan.
Nazioarteko esparruko hamalau patente ditu; 56 ikerketa-proiektu zuzendu ditu, eta hamazazpi tesina eta 29 doktore-tesi.
Jaso dituen sari nagusiak: Narcís de Monturiol Domina (1994); Honoris Causa Doktoretza, City University of New York-en (1996); International Award of Xerox Foundation (1998); Fellow of the American Physical Society (2000); Salva i Campillo Telekomunikazioen Saria (2000); Kataluniako Generalitatearen Zientzia Saria (2001); Kulturaren Vianako Printzea Saria (2006); Kataluniako Generalitateko ICREA Akademia (2009), Ikerketako Espainiako Saria (2009), eta Espainiako Fisikako Errege Elkartearen Domina (2016).
GISME (Grupo Interdisciplinar de Soluciones Matemáticas para Entidades) Taldearen (http://www.gisme.eu/) kide sortzaile da.