Azkarate Garai-Olaun, Agustín - Jakiunde

Azkarate Garai-Olaun, Agustín

Hautetsitako kide osoak

Arkeologoa

Azkarate Garai-Olaun, Agustín

Agustín Azkarate Garai-Olaun (Elorrio, 1953). Arkeologiako katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU); Zaragozako Unibertsitatean lizentziatua, eta EHUn doktoratua. UNEDen, Mondragon Unibertsitatean eta EHUn izan da irakasle. Gaur egun, UPV/EHUko GPAC-Eraikitako Ondareko Ikerketa Taldeko ikertzaile nagusia eta Paisaiaren eta Ondarearen UNESCO Katedraren zuzendaria da.

Kultura Ondare Higiezina du ikerketa-lerro. Gasteizko Santa Maria katedrala berritzeagatik nabarmendu da, berritze lanen zuzendari zientifikoa izanik, lan horren plan zuzendariak European Union Prize for Cultural Heritage, Outstanding Studies jaso zuen 2002an, eta 2019an Europako Arkeologoen Elkarte ospetsuaren Europako Ondarearen Arkeologia Saria eskuratu du 2019an, "Gasteizko Santa Maria Katedrala OPEN FOR WORKS-OBRAK ETA ZABALIK-ABIERTO POR OBRAS" proiektuagatik. Open for works kontzeptua talde honek sortu zuen eta egun nazioartean erabilitako terminoa da.

12 libururen, 45 liburu-kapituluren eta 100 artikulu zientifikoren egile edo egilekide da. Arqueología de la Arquitectura aldizkaria sortu eta zuzendu zuen (2002-2008). Batzorde askotako eta aldizkari zientifiko ugaritako argitalpen-kontseiluko kide da, eta nazioko eta nazioarteko batzar anitzetan hartzen du parte.

30 bat ikerketa eta beste hainbeste indusketa arkeologiko zuzendu ditu edo lagundu du zuzentzen: Aldaietako nekropolia; Labradorra egindako espedizioa; baskoien eta mundu franko-akitaniarraren inguruko ikerketak; Añanako Gatz Haraneko, Armentiako Basilikako edo Gasteizen sorreraren aurreko harresien ikerketa arkeologikoak, eta tokiko garapen alorrean Uruguain eta Argentinan egindako azterketak.

Eusko Jaurlaritzako Arkeologiako eta Arkitekturako Aholku Batzordeetako kide izan da, eta Gasteizko Gizarte Kontseiluko kide.

Jasoak dituen aitorpenen artean, Gasteizko Urrezko Domina (2005) aipa daiteke.

Agustin Azkarateri elkarrizketa Euskonewsen:

http://www.euskonews.com/0690zbk/elkar_eu.html

www.euskonews.com/0272zbk/elkar_eu.html

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean