De Pablo, Luis - Jakiunde

De Pablo, Luis

Aintzinako kideak

Konpositorea

De Pablo, Luis

Luis de Pablo (Bilbo, 1930-Madril 2021). Zazpi urterekin hasi zituen piano-ikasketak, eta 12 urtetik zen konpositore. Max Deutschekin handitu zuen bere formakuntza (Paris), eta Darmstadt hirian (Alemania).

150 obra baino gehiago konposatu zituen, hauetarako: orkestra, ganbera, bakarlaria, kontzertantea, ahots-musika, musika elektronikoa eta 5 opera. Honako artista eta talde hauek interpretatu dituzte obrok: Arditti laukotea, Pierre Boulez, Bruno Maderna, ONE Parisko Orkestra, Tokioko Orkestra Metropolitarra, Claude Helffer, José Ramón Encinar, Rafael Frühbeck, Massimiliano Damerini, Baden-Badengo SWF Orkestra, Hamburgoko NDR, Berlingo Filarmonika eta Arbós Hirukotea.

Konposizioko irakaslea izan zen Buffalon (NY), Ottawan, Montrealen, Madrilen, Milanen eta Estrasburgon;eta ikastaroak eman zituen bere obraren gainean, Parisen, Madrilen, Tokion, Buenos Airesen, Erroman, Hiroshiman eta Los Angelesen.

Arte Ederren Akademiako kidea (Madril, Granada), Santa Cecilia Akademiakoa (Erroma), Arte Ederren Akademiakoa (Belgika), Arteen eta Letren Akademia Ofizialekoa (Frantzia), Europako Kultura Elkartekoa eta Boloniako Regia Accademia Filarmonica-koa, eta Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiakoa, bere sorreratik.

Honako sariak jaso zituen: Erregearen Urrezko Domina, Espainiako Gurutze Gorriaren Domina, Arte Ederren Zirkuluaren Urrezko Domina (Madril), Fundación Guerrero saria, Arteen CEOE saria, Rennes eta Lille hirietako (Frantzia) Domina, Honneger saria (Paris), Pierre de Monaco saria, Guerrero saria (2006) eta Tomás Luis de Victoria saria (2009). Bestalde. Honoris Causa Doktorea izendatu zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak (1996).

Honako disko etxeek argitaratu zuten haren musika: TONOS (Darmstadt), Salabert (Paris) eta Suvini Zerboni (Milan).

Luis de Pablo Suvini Zerboni-n: http://www.esz.it/it/cataloghi/musica-contemporanea/128-de-pablo-luis

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean