Dorronsoro Plazaola, Iñaki - Jakiunde

Dorronsoro Plazaola, Iñaki

Ohorezko kideak

Ingeniaria (Industriala)

Dorronsoro Plazaola, Iñaki

Iñaki Dorronsoro Plazaola (Ataun, 1947), Beasainen bizi da, ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu. 

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan 1973an Industrial Ingeniaritza ikasketak amaitu zituen eta Ampo Koop Elkartean lanean hasi zen. Negozio berri bat, prozesu industria handietarako balbula diseinu eta ekoizpena, sortze-lana hartu zuen bere gain.

1983an Arrasatera mugitu zen Mondragon Talde Kooperatiboko Kooperatiba Berri Sustatze Sailaren Zuzendari bezala. Kooperatiba negozio berriak sortzeko ideiak bilatzea, bazkide sustatzaileak aurkitzea eta Lankide Aurrezki Kutxaren babes finantzarioarekin kooperatiba berriak sortzea izan zen bere eginkizuna. 1989an LKS Taldearen sortzaileetako bat izan zen, 1991ean Aholkularitza Dibisioaren Zuzendari, eta 1992an LKS Taldearen Zuzendari Orokor izendatu zuten.

1998an Mondragón Corporation-en hezkuntza, ikerketa zentro eta kudeaketa eredu korporatiboaren ardurak hartu zituen bere gain. Mondragon Unibertsitate, Ikerlan, Ideko, MTC, Errektore Kontseiluetako kide izan zen. Mondragon Corporationeko Zientzia eta Teknologia Planen formulazioan eta jarraipenean parte hartu zuen. Baita Mondragon Unibertsitateko Plan Estrategikoak garatzen ere.

2000. urtean, beste erakunde eta enpresekin Cluster del Conocimiento /Ezagutza Clusterraren sortzaile eta lehenengo Administrazio Kontseiluaren kide izan zen. Aldi berean, 2002an MIK (Mondragon Ikerketa Kudeaketan) zentroaren sustatzaile izan zen, 2003an Lehendakari eta 2005ean Zuzendari ere bai.

Enpresa kooperatibo kudeaketa praxiarekin batera hainbat ezagutza arlo jorratu ditu. Modu samur batean esanda, soziologia, ekonomia, historia, zientziaren filosofía, eta antropología, enpresa eta eskualde kudeaketara aplikatuz. Estrategia, lehiakortasuna, antolakuntza, berrikuntza, ekintzailetasuna, empresa eta kudeaketa ereduak izan dira hausnartutako gai nagusiak. Adierazle bezala El Modelo de Gestión de las Pymes Vascas de Éxito eta Enpresa Kudeaketa Aurreratua Hiztegia Ezagutza Clusterraren babesean argitaratutako lanak aipatu daitezke. Edo argitaratu gabeen artean, NECORP,- elkarlanean oinarritutako empresa talde eredu berri bat,- Herramienta para la Generación de Escenarios, Estrategias de Crecimiento de la Empresa por Diversificación, Estrategias de Crecimiento del Territorio por Diversificación eta Herramienta para la Planificación Estratégica de la Empresa Multi-negocio.

Dorronsoro jauna, Mondragon, Deusto eta Lancaster Unibertsitateetako irakasle laguna ere izan da.

2013-2020 artean Eusko Ikaskuntzako lehendakaria izan da.

2021eko apirilaren 23an hautatu eta izendatu zuen Akademiak Ohorezko Kide.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean