Garcia-Lekue, Aran - Jakiunde

Garcia-Lekue, Aran

Kide urgazleak

Fisikaria

Garcia-Lekue, Aran

Aran Garcia-Lekue (Zornotza, Bizkaia, 1975) Ikerbasque ikertzailea da Donostia International Physics Center-en (DIPC).

Fisika Zientzietan lizentziaduna (Sari Berezia, 1998) eta Materialen Zientzian eta Ingeniaritzan doktorea (Europako doktoregoa, 2003) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Doktorego osteko egonaldiak egin zituen Liverpooleko Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta Lawrence Berkeley National Laboratory-n (LBNL) Berkeleyn (Estatu Batuak). 2007an, International Physics Center-en (DIPC) hasi zen Fellows Gipuzkoa programaren bitartez eta, 2012an, Ikerbasque ikertzaile izendatu zuten. 2015az geroztik, Nanozientzien masterreko irakaslea da UPV/EHUn. Nazioarteko kolaborazio ugari ditu abian eta, Mercator Fellow ikertzaile aritu da Alemaniako Kieleko Unibertsitatean eta ikertzaile gonbidatu, LBNLn Berkeleyn.

Bere doktorego-tesia Pedro Maria Echeniquek eta Jose Maria Pitarkek zuzendu zuten, eta askotariko gorputzek material metalikoetan dituzten interakzioei buruzko azterketa teorikoak landu zituen. Doktorego osteko etapan, propietate kuantiko elektronikoak nanoeskalan simulatzeko tresna konputazionalak garatu eta aplikatu zituen. Azken urteetako bere ikerketa-ildo nagusiak elektronioa molekularraren eta dimentsio baxuko materialen arlokoak izan dira, zehazki, grafeno-nanoegituren gainekoak. Izan ere, nanoelektronikan eta konputazio kuantikoan erabiltzeko etorkizun handia dute material horiek. 2018an, bere ikertaldeak grafeno nanoporotsuari buruzko lan batean hartu zuen parte, eta, horri esker, hirugarren saria jaso zuten 2018ko Zientziaren Abangoardia Sarietan eta Kimikako Ameriketako Elkarteak (ACS) 2018. urteko Molekula izendatu zuen.

Dibulgazio zientifikoarekin eta emakumeek zientzian duten papera ikusaraztearekin duen konpromisoa agerikoa da askotariko publikoari, batez ere, gazteei zuzendutako jardueretan parte hartzen baitu maiz.

Aran Garcia-Lekue 2019ko azaroaren 8an hautatu zuten JAKIUNDEko kide urgazle gaztea, eta 2021eko azaroaren 12tik kide urgazlea da.

http://dipc.ehu.es/garcialekue/Home.html

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean