Goirizelaia Ordorika, Iñaki - Jakiunde

Goirizelaia Ordorika, Iñaki

Ohorezko kideak

Ingeniaria (Elektronika eta Telekomunikazioak)

Goirizelaia Ordorika, Iñaki

Iñaki Goirizelaia Ordorika (Mungia, 1958). Elektronika eta Telekomunikazioak Saileko Ingeniaritza Telematikoko katedraduna. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan (IGET) egin zituen ikasketak.

1984 eta 1985 urteetan, egonaldi bat egin zuen nazioarteko laguntzaile gisa Kaliforniako Stanford Research Institute zentroan. Ordenagailu bidezko irudien interpretazioaren industria-aplikazioak aztertu zituen. Lan horretan oinarriturik, bere doktore-tesia idatzi zuen, euskaraz: Arkitektura berria eta algoritmoa ikuspegi artifizialaren bidez partzialki ikus daitezkeen piezak ezagutzeko.

AEBtik itzulitakoan, LABEIN ikerketa-laborategietan lan egin zuen, eta Adimen Artifizialeko Laborategia abian jartzen lagundu.

EHUko Elektronika eta Telekomunikazioen Saileko irakasle gisa garatu zuen bere irakasle eta ikertzaile-jarduera. 1987 eta 1993 bitartean, begi bidezko ikuskapen automatizatuko irudien interpretazioan eta horren aplikazio industrialetan zentratu zituen bere ikerketak. Haien fruitutzat, lau patente ditu; bi, nazioartekoak.

Boto elektronikoa egiteko teknologiari buruz egindako ikerketa-lanei esker, sei hileko egonaldia egin zuen 2004an Massachusettseko Teknologia Institutuko (MIT) Media Lab-en, irakasle bisitari gisa.

Unibertsitatearen eta Enpresen Arteko Harremanetarako errektoreorde izan da; Ikasketen Antolamendurako errektoreorde (2004/2005), eta Bizkaiko Campuseko errektoreorde (2005/2008).

Ondoren, EHUko errektore izan da (2008/2012 eta 2012/2016 artean), Euskararen Aholku Batzordeko, Kulturaren Euskal Kontseiluko eta 12T Ikerketa-taldeko kide izateaz gain.

Egun, unibertsitate irakaskuntzara itzuli da eta Puntu.EUS fundazioaren presidente da.

http://www.igoi.ehu.es/

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean