Goñi Urcelay, Félix - Jakiunde

Goñi Urcelay, Félix

Hautetsitako kide osoak

Biokimikaria

Goñi Urcelay, Félix

Félix Goñi Urcelay (Donostia, 1951). Biokimikako eta Biologia Molekularreko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta CSIC-EHU Zentro Mistoko Biofisika Unitateko zuzendaria. Haren taldea Eusko Jaurlaritzaren eta EHUren errendimendu handiko taldeetako bat da. Biofisikako Amerikako Elkarteko Mintzen Estruktura eta Mihiztatze Saileko presidente hautatu dute 2014rako.

Medikuntzan eta Kirurgian doktorea, Nafarroako Unibertsitatean. Doktoratu ondoko ikasketak egin zituen Londresko Unibertsitatean (Royal Free Hospital).

Zelula-mintzetako elkarrekintza molekularretan zentratzen du bere ikerketa. Sei liburu argitaratu ditu, eta 265 artikulu; gonbidatutako eta osoko hitzaldi ugari eman ditu nazioarteko hainbat batzarretan eta mundu osoko unibertsitateetan. Bi patenteren egilekide da, eta hamabost doktore-tesi zuzendu ditu. Nazioarteko aldizkari espezializatu ugaritako argitalpen-batzordeko kide da, eta nazioarteko batzar anitzetako batzorde zientifikoko partaide izana.

Federation of European Biochemical Societies-eko Argitalpen Batzordeko presidentea da. Biofisika Bizkaia Fundazioaren sortzailea eta presidentea. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Oso, eta Universidad Nacional de Córdobako (Argentina) ohorezko irakasle.

Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikako zuzendaria izan da. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Oinarrizko Biologia Programako Batzordeko aditu (2002). 51st Annual Meeting of the Biophysical Society-ko (Baltimore, Maryland, AEB) Programako Batzordeko presidentea izan zen (2006).

2002ko Euskadi Ikerketa Saria eman zioten.

Avanti Saria 2013. lipidoei buruzko europako ikerketa onenari saria.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean