Gorrochategui Churruca, Joaquín - Jakiunde

Gorrochategui Churruca, Joaquín

Hautetsitako kide osoak

Hikuntzalaria

Gorrochategui Churruca, Joaquín

Joaquín Gorrochategui Churruca (Eibar, 1953). Linguistika Indoeuroparreko katedraduna eta Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinaroko Zientzien Institutuko zuzendaria. Filologia Klasikoan doktorea, Salamancako Unibertsitatean, 1982an (tesi-zuzendaria: Koldo Mitxelena). Tolosan (Frantzia) eta Bonnen (Alemania) osatu zituen ikasketak.

Iberiar Penintsulako eta Erromatar Inperioko mendebaldeko erromatarren aurreko hizkuntzak eta epigrafiak ikertzen ditu, bai indoeuroparrak, bai ez-indoeuroparrak, arreta berezia eskaintzen diela euskararen aztarnei.

Bere Onomástica Indígena de Aquitania monografikoaz gainera, 100 artikulu baino gehiago idatzi ditu, eta akta nahiz azterketa ugari argitaratu. Hitzaldiak eman ditu Espainiako eta Europako unibertsitate askotan. Euskal linguistikako eta linguistika italikoko, eslaviarreko eta paleohispanikoko tesiak zuzendu ditu.

Espainiako unibertsitate askotako ikerketa-taldeak koordinatzen ditu, epigrafia paleohispaniko osoaren argitalpen digitala egiteko: Hesperia datu-bankua. Linguistikako doktoretza koordinatzen du. Hizkuntza Paleohispanikoen gaineko Nazioarteko Batzorde Exekutiboko eta Espainiako nahiz atzerriko aldizkari zientifiko ugaritako argitalpen-batzordeko kide. Euskaltzaindia eta Espainiako Errege Akademiako kide urgazle da.

Irakasle bisitaria izan da l'École d'Études Pratiques-en (Sorbona). Arabako Foru Aldundiko Euskararen Aholku Batzordeko kide izana; Veleia aldizkariaren argitaratzaile; Argitalpenen zuzendari eta Letren Fakultateko dekano, EHUn, eta ebaluazio-agentzia askotako eta Iruña-Veleiako grafitoen egiazkotasuna argitzeko Aholku Batzordeko aditu.

Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Tomás y Valiente Elkartearen Aitorpena jaso du.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean