Lacunza Balda, Justo - Jakiunde

Lacunza Balda, Justo

Aintzinako kideak

Arabista, afrikanista eta islamologoa

Lacunza Balda, Justo

Justo Lacunza Balda (Iruñea, 1944-2024)

Arabiar eta Islamiar Ikasketetan diplomaduna (PISAI, Arabiar eta Islamiar Ikasketetako Institutu Pontifikala, Erroma, 1977), Arabiar eta Islamiar Ikasketetan lizentziaduna (PISAI, Erroma, 1978), Filosofiako masterra (M. Phil.) Afrikar Ikasketetan (SOAS, School of Oriental and African Studies (Londresko Unibertsitatea, 1987), eta Afrikako Hizkuntza eta Kulturetan doktore (Ph. D.), islamean eta swahili hizkuntzan espezializatua (SOAS, School of Oriental and African Studies, Londresko Unibertsitatea, 1989).

Arabiar eta Islamiar Ikasketetako Institutu Pontifikaleko (PISAI, Erroma) errektore emeritua zen 2007tik, África Fundación Sur erakundeko idazkari nagusia, Afrikako Misiolarien Elkarteko kulturarteko eta erlijioarteko elkarrizketaren Espainiako arduraduna, eta Africa Europe Justice and Peace Network elkarteko (AEJPN) arduraduna (Madrilgo Antena).

2012tik islamari eta Afrikako kontinenteari buruzko mintegiak ematen zituen Juan Carlos Erregea Unibertsitatean; Zuzenbide Islamikoko irakasle gonbidatua izan zen Zuzenbide eta Ekonomiako Goi Institutuan (ISDE); klaseak eman zituen Madrilgo Erkidegoko CTIFen (Hezkuntza Departamentua), EMUIn (Unibertsitate Konplutentsea) eta Alcalá de Henaresko Unibertsitatean.

CEU San Pablo Unibertsitateko Gutxiengoei buruzko Ikerketa Taldeko kide izan zen: Gutxiengoak, Estatuak eta Nazioarteko Segurtasuna Mediterraneoan (MESIMA); CONFER-eko Erlijioarteko Elkarrizketako Taldeko kidea, eta hainbat erlijiotako kideak (katolikoak, kristauak, budistak, hinduak, musulmanak, juduak, bahaiak) biltzen dituen Erlijioarteko Topaketa Foroko kidea.

Halaber, Africa Europe Justice and Peace Network elkarteko (AEFJN) Madrilgo Antenako kide izan zen, eta «Salud entre Culturas» ekinbidean laguntzen du (Ramón y Cajal ospitalea), swahili-itzultzaile gisa, hizkuntza hori hitz egiten duten pazienteen hitzak gaztelaniara bihurtuz kontsulta medikoetan.

Justo Lacunzak islama aztertzen jarraitu zuen errektore emeritu zela, bereziki arreta jarrita identitate musulmanetan, mugimendu islamikoetan, nazioarteko jihadismoan eta arabiar herrialdeetako iraultza nazionaletan; aztertu zuen, halaber, gehiengo musulmana duten herrialdeetako eraketa nazionala zenbait testuinguru kulturaletan, hala nola Europako testuinguruan. Kulturarteko eta erlijioarteko elkarrizketaren eremuan lan egin zuen, eta, bereziki, mundu osoan askatasun zibilekin eta erlijio-askatasunarekin zerikusia zuten gaiak aztertu zituen.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean