Mancisidor de la Fuente, Mikel - Jakiunde

Mancisidor de la Fuente, Mikel

Bizkaia

Jurista (Nazioarteko Zuzenbidea)

Mancisidor de la Fuente, Mikel

Mikel Mancisidor de la Fuente (Bilbo, 1970) Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta Nazioarteko Harremanetan doktore egin zen Geneva School of Diplomacy & International Relations erakundean. Gaur egun, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakaslea da Deustuko Unibertsitatean, eta Member of the Faculty eta Adjunct Professor irakaslea Washington College of Law unibertsitatean, Washington, DC-n. Mondragon Unibertsitateko irakaslea ere bada.

10 urtez UNESCO Euskal Herriko Zentroko zuzendaria izan zen (2004-2014). Irakasle izan da International Institute of Human Rights - René Cassin erakundearen Udako Ikastaroetan, Estrasburgon (2016-2022), eta prestakuntza-ikastaroak eman ditu nazioarteko hainbat erakunderentzat, gobernuentzat, organo judizialentzat eta eskola diplomatikoentzat. Deustuko Unibertsitateko bi graduondoko irakasle da: "LLM in International Relations and Business Diplomacy eta "Nazioarteko Abokatutzako eta Executive MBA", baita EHUko Nazioarteko Ikasketen Masterrean ere. Hitzaldiak eta ikastaroak eman ditu, eta paneletan parte hartu du New Yorken, Kopenhagen, Berlinen, Parisen, Marseille-Aixen (Provence), Buenos Airesen, Costa Rican, Mexikon, Permen (Errusia), Addis Abeban eta Rabaten, besteak beste.

Mikel Mancisidor NBEren esparruan (OHCHR, OME eta UNESCO) goi mailako nazioarteko lantalde eta paneletako kide izan da. Era berea, NBEren DESC Batzordearen Zientzia eta Giza Eskubideei buruzko Behaketa Orokorrerako errelatore izan da, sei urtez. UNESCOren "Zientziarako Eskubidea eta COVID-19" txostena idatzi zuen zazpi adituren paneleko kidea izan zen (UNESCO Brief on the Right to Science and COVID-19, UNESCO, Paris, 2022), baita New York University (NYU) unibertsitateko "Scholars at Risk" programak koordinatuta, NBEko Giza Eskubideen Kontseiluan aurkeztu zen "Principles for Implementing the Right of Academic Freedom (2023) txostena osatu zuen ko "Working Group on Academic Freedom" taldeko hogei kideetako bat ere. Mikel Mancisidor azken talde honetako kidea izan zen, Uruguai, Frantzia, Portugal eta EBko enbaxadoreekin batera.

Jaso dituen sariak, Giza Eskubideen Aldeko Ligaren Mendeurreneko Giza Eskubideen Urrezko Domina (2013) eta Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza Saria (2020). 2019an, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (RSBAP) Zenbaki Lagun gisa hartu zuten, Fortún García de Ercilla XVI. mendeko legelariari buruzko lezio batekin; FECYTeko Aholku Batzordeko kidea da eta Gogora - Memoriaren Euskal Erakundeko Kontseiluko kide izan da; Globernance Gobernantza Demokratikorako Institutuko kidea da, eta Iura Vasconiae Fundazioko Patronatuko eta Batzorde Zientifikoko kidea.

Mikel Mancisidor Jakiundeko kide hautetsi osoa da 2023ko azaroaz geroztik.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean