Recalde, José Ramón - Jakiunde

Recalde, José Ramón

Aintzinako kideak

Legelaria, saio-idazlea eta politikaria

Recalde, José Ramón

José Ramón Recalde Díez (Donostia, 1930-2016) jurista, saio-idazlea eta politikaria zen. Zuzenbidean doktore, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU); katedraduna izan zen, eta, ondoren, irakasle emeritua Deustuko Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultatean, Donostian. Lan-arloko abokatua; Frente de Liberación Popular erakundearen (FELIPE moduan ezagunagoa) sortzaileetako bat izan zen.

Espainiako Langile Alderdi Sozialista eta UGTko kide egin zen. Euskadin Autonomia Aurreko Organoa sortu zenean, Giza Eskubideen zuzendari izendatu zuten Barne Sailean. Handik urte batzuetara, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua izan zen (1988-1991) arte, eta Justizia sailburua (1991-1994).

Haren obren artean, Fe de vida da aipagarriena (2004), Biografiako XVII. Comillas Saria jaso zuelarik. Gainerako saiakeren artean, hauek nabarmentzen dira: Integración y lucha de clases en el neocapitalismo (1982), La construcción de las naciones (1982) eta Crisis y descomposición de la política (1995).

Meritu Konstituzionalaren Ordena, eta Alfontso X.a Jakitunaren Gurutze Handia jaso zituen.

José Ramón Recalde Donostian zendu zen, 2016ko uztailaren 17an, 85 urte zituela.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean