Shara, Inma - Jakiunde

Shara, Inma

Hautetsitako kide osoak

Orkestra Zuzendaria

Shara, Inma

Inma Shara (Amurrio, 1972). Espainiako orkestra sinfoniko garrantzitsuenak gidatu ditu, eta munduko orkestra nagusietako batzuekin aritu da; hona haietako batzuk: London Philharmonic Orchestra, Israel Philharmonic Orchestra, London City Chamber Orchestra, Txekiako Orkestra Sinfoniko Nazionala, Errusiako Orkestra Sinfoniko Nazionala, London Royal Philharmonic Orchestra, Erromako Orkestra Sinfonikoa, Taiwango Orkestra Sinfoniko Nazionala, Milango Orkestra Sinfonikoa, L'Orchestre de la Suisse Romande (Suitza), Lituaniako Orkestra Sinfonikoa, Letoniako Orkestra Sinfoniko Nazionala, Parmako Teatro Reggioko Orkestra Sinfonikoa eta Ukrainako Orkestra Sinfoniko Nazionala. Gainera, honako hauek zuzendu ditu: London Symphonyko Orkestra eta Abesbatza, Bayerische Staatsoper (Alemania) eta Grazeko Orkestra Filarmonikoa (Austria).

2007 eta 2012 bitartean, Vacheron Constantin Suitzako erloju-marka ospetsu eta talentu gazteen babesleak Inma Shararen alde egiten du apustu; mundu mailako bere irudi eta kultura enbaxadore bihurtzen du. Aipatu enpresaren babespean, Inma Sharak kontzertu bat zuzendu zuen Madrilen, Sofia Erregina entzule zuela, eta irabazi guztiak Sofia Erregina Fundazioari eman zitzaizkion, Alzheimer Proiekturako.

Musikaren bitartez gizartearekin daukan konpromisoaren barnean, hainbat kontzertu zuzendu ditu irabazi asmorik gabeko zenbait erakunderen alde: terrorismoaren biktimen omenezko kontzertuak, minbiziaren eta beste eritasun batzuen aurka borrokatzeko dirua biltzeko jaialdiak, etab.

2008an, kontzertu bat gidatu zuen Vatikanoan, arrakasta handiz, Benedicto XVI.a Aita Santuaren aitzinean, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 60. Urteurrena ospatzeko.

Bikaintasunaren Europar Saria (2009) jaso du, eta Sabino Arana Saria (2009).

Elkarrizketa Euskonews

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean