Tellería Jorge, Mª Teresa - Jakiunde

Tellería Jorge, Mª Teresa

Hautetsitako kide osoak

Botanikaria

Tellería Jorge, Mª Teresa

Mª Teresa Tellería Jorge (Arrasate, 1950) Ikerketako irakaslea da Errege Lorategi Botanikoan (CSIC), Madrilen. Farmazian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1974), bai eta Farmazian doktoratu ere Unibertsitate berean (1978), Aphyllophorales espainolei buruzko ikerlan batekin –J. Cramer argitaletxe alemaniarrak argitaratu zuen oso-osorik 1980an–.

Biodibertsitatearen analisiaren alorrean garatu du ibilbide profesional zabala. Bere ikerketak eragin zuzena izan dezake eboluzio-biologiaren (espeziazioa), ekologiaren (ekosistemen garapena), biogeografiaren (dibertsifikazio-prozesuak) eta kontserbazioaren biologiaren funtsezko alderdietan.

Espedizio zientifikoetan parte hartu du Europako, Afrikako eta Ameriketako 15 herrialdetan baino gehiagotan. Horietan, bada, prospekzio-kanpainak eta landa-lana egin ditu batzuetan zientifikoki esploratu gabeak diren tokietan. 157 lan zientifiko egin ditu; horietatik 104 peer-reviewed argitalpenak dira, besteak beste, Molecular Ecology, PNAS, FungalGenetic and Biology, FEMS Microbiolical Letters, Mycologia eta PloSONE. Gainera, hainbat ikerketa-proiekturen buru izan da, I+G+b-ko Plan Nazionalak, NSFk (AEB), EBk, BBVA Fundazioak, AECIk (Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentzia) eta Madrilgo Komunitateak finantzatuta. Horietako 18tan, ikerlari nagusia izan da.

Madrilgo Lorategi Botanikoko (CSIC) zuzendaria (1994-2006) eta zuzendariordea (1985-1994) izan da; adituen mahaiko kidea izan da, CSIC ordezkatzen, «Biodibertsitatea kontserbatzeko eta jasangarritasunez erabiltzeko estrategia nazionala» idazteko (1998); Unibertsitate Konplutentseko Fundazio Orokorreko Patronatuko kide izan da, presidenteak proposatuta (1998-2005); 2004ko Bartzelonako Kulturen Foroko Batzorde Zientifiko Aholkulariko kide izan da, Bartzelonako alkateak proposatuta (2002-2003), eta Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko Batzorde Zientifiko Aholkulariko kidea da (2013–), besteak beste.

http://www.hongoscorticiaceos.com/equipo/telleria/

http://es.wikipedia.org/wiki/Mar%C3%ADa_Teresa_Teller%C3%ADa

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean