Varona Martínez, Gema - Jakiunde

Varona Martínez, Gema

Kide urgazleak

jurista (kriminologoa, biktimologoa)

Varona Martínez, Gema

Gema Varona Martínez (Madril, 1969) Kriminologiaren Euskal Institutuko (Universidad del Páis Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea) zuzendaria eta Biktimologiaren Euskal Elkarteko lehendakaria da.


Zuzenbideko doktorea, Kriminologiako diplomaduna eta Soziologia Juridikoko masterra. UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Politika Kriminaleko eta Biktimologiako ingeleseko irakasgaien irakaslea da, UPV/EHUko "Biktimekin Lan Egitea" graduondokoa zuzentzen du eta Revista de Victimología/Journal of Victimology aldizkariko argitaratzailekidea da.

Hainbat proiektutako ikertzaile nagusia da (horien artean, pertsonen arteko biolentziari eta biolentzia politikoari buruzko erreferentziez gain, gaur egun Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioko proiektu batean egiten du lan, ekosistema eta animaliei eragindako kalteen inguruan), eta monografiak, kapituluak eta aldizkari espezializatuetako artikuluak idatzi ditu (argitalpen berrienak: https://orcid.org/0000-0002-2794-2239; https://dialnet.unirioja.es/servlet/autor? codigo = 732899 y https://cvn.fecyt.es/editor/cvnOnline/0000-0002-2794-2239)

Gema Varona Jakiundeko kide urgazle aukeratu zuten 2023ko azaroan.

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean