Mariasun Landak Gutun Zuria 2024 saria jaso du

Mariaun Landa jakitunak BBK Gutun Zuria Bilbao 2024 saria jaso du, Juan Mayorga antzerkigilearekin batera, otsailaren 27an Azkuna Zentroan egindako ekitaldian. Saria ohorezko makilaren itxuran eskaintzen da, makila tradizionalaren emateak jasotzen duenarekiko errespetua eta errekonozimendua erakusten baitu.

Mariasun Landa euskarazko haur- eta gazte-literaturaren berritzaile handia da, eta ospe handia lortu du egindako lanagatik, hala Euskal Herrian nola Euskal Herritik kanpo. “Txan fantasma”, “Iholdi” eta “Krokodiloa ohe azpian" liburuak (Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala) klasikoak dira dagoeneko. Bere obran gizarte garaikidearen kritika sotila sumatzen da beti, eta indarkeria, genero-rolak eta osasun mentala jorratzen ditu, besteak beste. Bere lana hainbat hizkuntzatara itzuli da, eta, era berean, aipatzekoa da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) egindako irakasle-lana, literaturaren didaktikako irakasle titular gisa.

https://gutunzuria.azkunazentroa.eus/eu/bbk-saria/


Berri gehiago

Jakiunderen azaroko Bilkura eta kide berrien hautespena

José Luis de la Cuesta Fray Bartolomé de las Casas Institutuko kide sortzaile izendatu du Francisco Aita Santuak

Solasaldiak/Coloquios: Gestión del talento en el invierno demográfico

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean