José Luis de la Cuesta Fray Bartolomé de las Casas Institutuko kide sortzaile izendatu du Francisco Aita Santuak

José Luis de la Cuesta jakituna, UPV/EHUko Zigor Zuzenbideko katedraduna eta Association Internationale de Droit Pénal erakundeko ohorezko presidentea, 2023ko abuztuaren 15ean sortu eta 2024ko otsailaren 28an inauguratu zen Fray Bartolomé de las Casas Institutuko sortzailekide izendatu du Francisco Aita Santuak. Erakundearen helburua da eskubide sozialen inguruan ikertzea eta horiek sustatzea.

José Luis de la Cuestarekin batera 14 dira kide fundatzaileak, horietatik 3 europarrak: Luis Arroyo Zapatero, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko ohorezko errektorea, eta Mauro Palma, Italiako askatasunik gabeko pertsonen bermeen arduradun garrantzitsuena.

Amerikan jaiotakoen eskubideen defentsan aintzatespen unibertsala duen Fray Bartolomé de las Casas-en izena du Institutuak, eta urte hauetan Aita Santuak jorratu dituen gai sozialez arduratuko da, besteak beste, pobreziaren eta marjinazioaren aurkako borokan eta migranteen eta ingurumenaren defentsan.

Institutuko presidenteak hauek dira: Marcelo Suarez-Orozco, Globalizazioaren Zientzietako katedraduna eta Massachusettseko Unibertsitateko (Boston) errektorea; Alberto Filippi, Kamerinoko Unibertsitateko katedradun emeritua; eta Raúl Zaffaroni, Buenos Airesko Unibertsitateko katedradun emeritua eta Gorte Goreneko eta Interamerikako epaile ohia.

Institutua Gizarte Zientzien Akademia Pontifizioarekin lotuta dago, eta "Gizarte Eskubideen eta Frantziskotarren Doktrinaren aldeko Epaileen Batzorde Panamerikarrak" (COPAJU) finantzatzen du.


Berri gehiago

Jakiunderen azaroko Bilkura eta kide berrien hautespena

Octubre en el calendario Jakiunde 2023: Naroa Ibarretxe

SOLASALDIAK/COLOQUIOS. Demografia erronka: migrazioak

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean