Martxoa Jakiunde 2024 egutegian: Igor Ijurra

Igor Ijurra, Iruñeko Orfeoiko zuzendaria eta Jakiundeko kide urgazlea da martxoko Jakiunde 2024 egutegiko protagonista. Igor Ijurrak kultura eta arteak gizakiaren eta gizartearen erdigunean jarri ebhar ditugula uste du, gure bizitzaren ardatz izan beharko luketela, eta halaxe adirazten du paperezko egutegiarekin batera doan bideo laburrean, San Donatoren oinean grabatuako bideo laburrean.

Emakumezkoak izan dira bi urtez egutegiko protagonistak: 2022an STEMM diziplinetako profesionalak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika eta Medikuntza, ingelesezko siglen arabera), eta 2023an zientzietan, arteetan eta letretan diharduten profesionalak. Aurten, 2024an emakumeak eta gizonak ditugu egutegian. Gaur egun 107 kide ditu Akademiak, 74 gizon eta 33 emakume.

Jakiundeko kideek beren ibilbide profesionalaz edota beren ikerketa-esparruari buruzko ideiak edo egungo erronkei buruzko pentsamenduak adierazten dituzte Marina Palaciok egindako egutegiko argazki eta bideoetan.

Igor Ijurra Fernández (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1973) Abesbatza Zuzendaritzako goi-mailako tituluduna da MUSIKENE Euskadiko Goi Mailako Musika Eskolan, eta Kantu eta Solfeoko titulua eskuratu zuen Iruñeko Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Zuzenbidean lizentziaduna, Nafarroako Unibertsitatean.

2005etik Iruñeko Orfeoiko zuzendari titularra izan da, eta toki pribilegiatuan jarri du nazioartean: New Yorkeko Carnegie Hall antzokian (2010) eta Londresko PROMS kontzertu sortan (2015) jardun duen Espainiako lehen abesbatza izan da Iruñeko Orfeoia eta, horrez gain, nazioarteko orkestra onenetako batzuekin batera aritu da (New York Philarmonic, Londresko Philarmonia Orchestra, London Philharmonic, BBC Philarmonic, Marinsky Orchestra...) itzal handiko zuzendarien gidaritzapean (Juanjo Mena, Valery Gergiev, Rafael Frühbeck de Burgos, Vladimir Jurowski, Esa-Pekka Salonen, Gianandrea Noseda,Yuri Temirkanov...).

Garrantzi berezia du Fura dels Baus taldearekin batera egindako Carmina Buranaren ekoizpeneko bere musika-zuzendaritzak. Hainbat taldek sarri gonbidatzen dute, hala nola RTVEko Abesbatzak, Espainiako Abesbatza Nazionalak, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Málagako Orkestra Filarmonikoak.

Zuzendaritza-ikastaroak, musika-tailerrak zein hitzaldiak ematen ditu, eta abesbatza-lehiaketetan epaimahaikide aritzeko ere gonbidatzen dute. Hego Euskal Herriko autoreen konposizioak sarri estreinatzen eta interpretatzen ditu, eta Lorenzo Ondarra konpositorearen lana ezagutarazten du.

Abesbatza Elkarteen Espainiako Konfederazioak (COACE) ematen duen Urrezko Diapasoia saria eskuratu zuen 2014an abesbatza-musikari egindako ekarpenagatik.

Igor Ijurra 2019ko azaroare 8an hautatu zuten JAKIUDEko jakitun urgazle. Aldez aurretik, kide urgazle gazte izan zen (2016-2019).

http://igorijurra.com/


Berri gehiago

Apirila Jakiunde 2024 egutegian: Diego López de Ipiña

Estrellas, Gastronomía y Matemáticas

SOLASALDIAK/COLOQUIOS. Demografia erronka: migrazioak

Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean