Gipuzkoako Jakin-minaren hamalaugarren edizioaren ziurtagiriak emateko ekitaldia maiatzaren 20an izango da, 10:00etan, Foru Aldundiaren Jauregian. Eider Mendoza diputatu nagusiak egingo du entrega, Arrasateko Jakin-mina zikloaren arduradun Iosu Zabala Jakiundeko euskaltzainaren aurrean.
2024-2025 ikasturtean, Gipuzkoako 10 ikastetxetako 67 ikaslek jasoko dute bertaratze-ziurtagiria: Aldapeta (Donostia), Arizmendi Ikastola (Arrasate), Txindoki BIP (Beasain), Jakintza Ikastola (Ordizia), Koldo Mitxelena BHI (Errenteria), Kurtzebarri BHI (Aretxabaleta), La Salle (Beasain), La Salle Berrozpe (Andoain), Orereta Ikastola (Errenteria), Pasaia Lezo Lizeoa (Pasaia).
Ikasleak ziurtagiriak banatzeko ekitaldira joango dira beren tutore edo orientatzaileekin, eta, ondoren, bisita gidatua izango dute.
Jakin-mina EAEko eta Nafarroako Foru Komunitateko DBHko 4. mailako ikasle guztiei zuzendutako programa da. Deialdia ikasturtearen hasieran iristen da ikastetxeetara, eta ikastetxeek ematen dituzte zikloetan parte hartu nahi duten ikasleen izenak.
Jakiundek hiru Jakin-mina ziklo antolatzen ditu Gipuzkoan, bat Arrasaten (Ingeniaritza Goi Eskola, MU) eta beste biak Donostian, San Telmo Museoan eta Carlos Santamaria Zentroan (UPV/EHU) azken edizioan. Ziklo bakoitzak bost hitzaldi ditu, azaroan hasi eta martxoan amaitzen direnak, hilean behin, eta bost hitzaldietatik lautara gutxienez joaten diren ikasleek bertaratze-ziurtagiri bat jasotzen dute.
Jakin-minak Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren babesa du EAEn, eta EHUren, Deustuko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen lankidetza, baita San Telmo Museoarena ere, ziklo horietako baten egoitza baita.
Argazkia: Hamalaugarren edizioaren banaketa ekitaldia (2024)..

Jakin-Mina
Jakin-mina ziurtagiri banaketa Gipuzkoan
Data: 2025.05.20
Ordua: 10:00