Solasaldiak

Hezkuntza eta familia prebentzioa

Helena Matute, Juan Manuel Machimbarrena eta Miren Ros Aiartzaguena

Data: 2025.05.20
Ordua: 19:00
Lekua: Aquarium, Donostia/San Sebastián


Helena Matute akademikoak, Deustuko Unibertsitateko Psikologia Esperimentaleko katedradunak moderatuko du Juan Manuel Machimbarrena, UPV/EHUko Psikologia klinikoa eta osasunaren eta ikertaren metodologia saileko irakaslearen, eta Miren Ros Aiartzaguena, Altxa Burua Gipuzkoa, teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duten guraso taldeen elkartekidearen arteko mahai ingurua. Solasaldiak prebentzioan jarriko du azpimarra.

Lehenik eta behin, familiak gailu digitalen erabilera egokian izan dezakeen zeregin aktiboa aztertuko da. Helduak pantailetan murgilduta badaude, zaila da gure seme-alabei munduan egoteko beste modu batzuk erakustea edo adin jakin batzuetan beren burua erregulatzeko eskatzea. Gurasoek eredu ona izan behar dute eta beren kontsumo digitaleko ohiturak aldatu behar dituzte. Bigarrenik, irakaskuntzaren garapen teknologikoa eta ikasgelako eta eskolako espazioetako abusuaren prebentzioa bateragarri egiteko eskolari esleitutako funtzioa aztertuko da.

Gaur egun, ikastetxeak ikasgeletan gailu mugikorrek duten presentziari buruzko eztabaida biziaren erdian daude. Juan Manuel Machuimbarrenak, batetik, azaleratzen ari diren arazoei aurre egiteko neurri gisa debekua proposatzen duten ekimenak azalduko ditu; bestetik, integrazio arduratsua bilatzen duten hezkuntza-proposamenak. Eztabaida horren arrazoia da ziberjazarpena, onartu gabeko sextinga, sare sozialekiko gehiegizko esposizioa eta Interneten erabilera problematikoa bezalako fenomenoek gero eta kezka handiagoa sortzen dutela, eta horrek ikasleen ongizatean eta garapen akademikoan eragin dezakeela. Testuinguru horretan, hezkuntzaren zeregina funtsezkoa da lotutako arriskuak prebenitzen diren bitartean aukera teknologikoak aprobetxatzea ahalbidetuko duen oreka bat aurkitzeko. Solasaldian, politika murriztaileen inplikazioak, prebentzio-programen aukerak, alfabetatze digitala eta autoerregulazio-gaitasunen garapena aztertuko dira, eta aztertuko da hezkuntza-komunitateak nola lagun dezakeen herritar digital arduratsuen prestakuntzan, debeku-neurri hutsetatik harago.

Aquariumeko auditoriora sarrera librea izango da lekuak bete arte.  Solaskideen elkarrizketa amaitu eta gero, galderak egiteko aukera izango dute bertaratutakoek. 

Solasaldi honek Jakiundek antolatu eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Gizarte Komunikazio eta Berrikuntzako Idazkaritza Nagusiaren Berrikuntza Soziala eta Agenda 2030 zuzendaritzak babesten duen zikloa itxiko du.

Galeria

Hezkuntza eta familia prebentzioa
Hezkuntza eta familia prebentzioa
Itxi

Jakinduriaz bete nahi duzu?

Izena eman gure buletinean